ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

FOREVER
Kulunka Teatro
Forever
Kulunkak 'Forever' aurkezten du, maskaradun keinu antzerkiko tragikomedia ederra. Amestu zuenaren eta denaren artean harrapatuta dagoen familia erretratatzen du, umorez eta ironiaz maitasuna, amatasuna eta inkomunikazioa jorratuz, 'André eta Dorine' eta 'Solitudes' lanen ildotik.

Kulunka konpainiak aurkezten duen Forever obrak familia bat bere ametsetik nola urruntzen den kontatzen duen istorioa da. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz islatuz, aitatasuna eta amatasuna, hezkuntza, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea edo indarkeria bezalako gaietan jartzen du arreta. Plataforma birakari baten gainean, Forever zaldiko-maldikoa da; bizitzaren noria. Baina, biratu ahala, protagonisten oinazean sakontzen duen kiribila ere bai. Tragikomedia eder eta sakona, gure etorkizuneko proiekzioen eta errealitatearen arteko distantziatik sortzen dena.

André & Dorine eta Solitudes lanen ostean, Kulunka Teatrok maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua egin du, samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen ikuskizun batean.

Forever Kulunka Teatrok Zentro Dramatiko Nazionalarekin (CDN), Bilboko Arriaga Antzokiarekin eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin batera ekoitzitako lana da.

Dramaturgia: Edu Cárcamo, José Dault, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte. Zuzendaritza: Iñaki Rikarte. Interpreteak: Edu Cárcamo, José Dault, Garbiñe Insausti. Eszenografia: Ikerne Giménez, Javier Ruiz de Alegría. Argiztapena: Javier Ruiz de Alegría. Jantzien diseinua: Ikerne Giménez. Maskaren diseinua eta gauzatzea: Garbiñe Insausti. Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo. Eszenografia eraikitzea: Readest Montajes. Joskintza: KKUM. Ekoizpen exekutiboa: Kulunka Teatro. Zuzendari laguntzailea: Alberto Huici. Zuzendaritza teknikoa: La Cía de la Luz S.Coop.Mad. Banaketa: Proversus, Portal 71. Prentsa: María Díaz. Ekoizpena: Kulunka Teatro, Centro Dramático Nacional (CDN), Arriaga Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia. Kartelaren diseinua: Isa Bisset.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kulunkak liluratu egin zuen 'André y Dorine' lehen lanarekin, Alzheimerra bezalako ga... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
KULUNKA TEATRO
'Hegoak' musika eta antzerki bidezko bidaiak Garbiñe Insausti abeslari eta aktorea, Iñaki Salvador pianista eta Maider Zapira... (gehiago irakurri)

Ikuskizunaren datak
Maiatza
Ostirala
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago