ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

LURTARROK (EL MONO HABITADO)
El Mono Habitado
Festival Internacional de Teatro LURTARROK (euskaraz)
El Mono Habitado taldeak komedia adimendunak sortzeko gustu ona frogatu du berriz ere 'Lurtarrok' ikuskizunean. Istorio samur honetako hiru pertsonaiek beren burua berrantolatu beharko dute beste planeta bateko ontzi batekin kontaktatu eta maila goragoko adimen bat aurkitzean.
Jaialdia ikuskizun delikatu eta irudimentsu batekin hasiko da: Bells and Spells, Charles Chaplin-en biloba Aurelia Thierréeren eskutik.

Ez dira faltako estatuko konpainia eta sorkuntza-zentroak (Zentro Dramatiko Nazionala, Teatro de la Abadia, Kamikaze, etab.), ezta bertakoak ere (16 guztira), hala nola El Mono Habitado, Proyecto Larrua, Pez Limbo, Ortzai... Gainera, tokiko sei konpainiak pieza bereziak sortuko dituzte edizio honetarako, Off Lokal zikloaren barruan.

Horri guztiari esker, hainbat aktorek zapalduko dituzte gure agertokiak (Javier Cámara, Diana Palazón, Miguel Rellán, Irene Escolar edo Aitziber Garmendia), antzerkigile handien lanak eskaintzearren (Pascal Rambert, Peter Brook, Sergio Peris-Mencheta, Pablo Remón, José Martret, Daniel Veronese eta beste asko).

Era berean, haur txikiei eta familiei 8 proiektu proposatuko zaizkie, zirkoaz, dantzaz, txotxongiloez eta pailazoez goza dezaten.

Guztira 34 ikuskizun eta 44 saio izango dira: 9 nazioartekoak, 9 nazionalak eta 16 euskal konpainienak. Ikuskizun horietatik, 12 estreinaldi absolutuak izango dira; 5, estatu mailako estreinaldiak, eta 6, Euskadin lehen aldiz ikusiko direnak.

Jendearekiko topaketak berreskuratzea eta emanaldiak espazio ez-konbentzionaletan edo antzezleekin agertokia partekatuz egitea normaltasunera itzultzearen seinale argia dira.

Zalantzarik gabe, 47. edizioan elkar ikusteko eta antzerkiaren eta arte eszenikoen magiaz gozatzeko ohitura berreskuratuko dugu.

Eskuragarri dauzkazu 47. Antzerki Jaialdiaren Aldizkaria pdf eta sarrera-salmentari buruzko informazioa.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
EL MONO HABITADO
El Mono Habitado taldeak komedia adimendunak sortzeko gustu ona frogatu du berriz ere 'Lurtarrok' ikuskizunean. Istorio samur... (gehiago irakurri)
EL MONO HABITADO
El Mono Habitado taldeak komedia adimendunak sortzeko gustu ona frogatu du berriz ere 'Lurtarrok' ikuskizunean. Istorio samur... (gehiago irakurri)
El Mono Habitado konpainiak komedia erabiltzen du eduki sozial sakoneko gaiak jorratz... (gehiago irakurri)
SANTURTZI
EL MONO HABITADO
El Mono Habitado konpainiak komedia erabiltzen du eduki sozial sakoneko gaiak jorratz... (gehiago irakurri)
SANTURTZI
EL MONO HABITADO
Eztabaida sozial interesgarria azaltzen duen komedia dibertigarria dugu 'Ave Osos' (El Mono Habitado konpainia). Uso batek bi... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago