ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

ESENCIA
Juan Echanove
Esencia
Eta denek espero duten pertsona hasieratik bertan balego? Ignacio Garcia Mayren 'Esencia' antzezlanak Juan Echanove eta Joaquin Climent biltzen ditu pertzepzioen labirinto batean, non aspaldiko bi lagunek topo egiten duten eta errealitatea kolokan jartzen hasten den.

 

 

Juan Echanove eta Joaquín Climentek gogoetarako eta gure ziurtasunak zalantzan jartzeko gonbita egiten digute Esencian, inguruan dugun errealitatearen behaketa.

Pierre eta Cecil, aspaldiko bi lagun, berriro elkartu dira urte askoren ondoren. Elkarren arteko solasaldia, oroitzapenekin eta gogoetekin tartekatua, sekula iritsiko ez den egile misteriotsu baten itxaronaldiak zeharkatzen du. Edo, agian, hasieratik egon da bertan?

Ignacio García Mayren lanik enigmatikoenetako bat da Esencia, errealitatea zabuka eta lausoturik duen pertzepzioen labirintoa. Gogoetarako eta gure ziurtasunak zalantzan jartzeko gonbita, inguruan dugun errealitatearen behaketa.

2026ko Talía Sarietan, kategoria hauetako sariak jaso ditu antzelanak: Testu Antzerkiko Ikuskizun Onena eta Testu Antzerkiko Egile Onena (Ignacio García May).

Interpreteak: Juan Echanove, Joaquín Climent. Zuzendaritza: Eduardo Vasco. Egilea: Ignacio García May. Eszenografia eta atrezzoa: Carolina González. Argiztapena: Miguel Ángel Camacho. Musika eta soinu-gunea: Eduardo Vasco. Zuzendari laguntzailea: Abel Ferris. Argazkiak: Javier Naval. Bideoa: David González. Koprodukzioa: Entrecajas Producciones Teatrales, Teatro Español. Banaketa: Entrecajas Producciones Teatrales.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARAKALDO CIUDAD ...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARAKALDO CIUDAD ...
JUAN ECHANOVE
Juan Echanove handia dugu John Logan estatubatuarraren ('Gladiator', 'El aviador') ‘Rojo’ maisulanaren protagonista, Ricardo ... (gehiago irakurri)
Ikuskizunaren datak
Azaroa
Ostirala
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Azaroa
Larunbata
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago