EMPODERARAS Las Raras taldearen bigarren ikuskizuna da. Estoy Rara lanaren arrakasta eta gero, hemen daude berriro protagonistak: Remedios eta Angustias. Eszena eta egoera berriak, ikusleei barre egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko aukera emango dietenak; pertsonaia eta eszena berriak ere ikusiko ditugu. Historia Angustiasen banantzearekin, aldaketa-prozesuarekin eta amodio propioa lantzeko bidaiarekin hasten da.
Estoy Rara gure eguneroko drama txiki guztien alderdirik absurdoena eta komikoena erakusten duten ikuskizuna da, esketx umoristikoz osatutakoa. Las Raras bikoteak –Paloma Jiménez eta Ángela Conde–, ahaldundu eta konfort-eremutik atera baino, kexatzearen alde egiten duen gizarte gaixo baten parodia egiten dute.
Ikuskizun adimentsua, freskoa eta dibertigarria da, testu zirikatzailea duena, umore beltzaren ukitu batekin. Protagonistak mozorrotu egingo dira, eta ikusleei egunerokoan adierazten ez dugun guztiaz barre egitea eragingo dieten pertsonaia ugari antzeztuko dituzte. Benetako kritika soziala da, umorez eta ironiaz zipriztindua, ikusleei gozarazteko.
Segur aski asko interesatuko zaizu...