ARTE ESZENIKOAK

EMAKUME BATEN BORROKA ETA METAMORFOSIA
Emakume baten borroka eta metamorfosia

Édouard Louis idazlearen asmo handiko proiektu autobiografiko honetan ama baten eraldaketa heroikoa lantzen da, gizonezko burua eta gorputza dituen mundu batean, Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok antzeztuta.

Édouard Louis luma beldurgarrienetako bat bilakatu da ezarritako boterearen artean. Estilo eta ahots berezi baten jabe, Frantziako literaturaren enfant terrible berriak salaketa eta katarsia ardatz dituen istorio lazgarri bihurtu ditu bere esperientzia eta sentimendurik intimoenak, besteak beste, gabon bezperan sufritu zuen bortxaketa Historia de la violencian edo aita-semeen arteko harreman ekaiztsua Quién mató a mi padren. Lucha y metamorfosis de una mujer liburuan bere asmo handiko proiektu autobiografikoak aurrera jarraitzen du, oraingoan bere amaren irudia ardatz hartuta.

Egilea: Édouard Louis. Antzezleak: Eneko Sagardoy, Vito Rogado. Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués. Zuzendari laguntzailea: Naiara Arnedo. Egokitzapena: Harkaitz Cano. Jantziak: Ana Turrillas. Argiztapen diseinua: David Bernués. Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones. Administraritza: Maite Gorrotxategi. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: Paola Eguibar. Banaketa: PORTAL 71.

Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BILBAO
BILBAO
BILBAO
Ninini Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutaken arrakastaren os... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN SANTURTZI
Ikuskizunaren datak
Urtarrila
Larunbata
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Urtarrila
Igandea
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Urtarrila
Astelehena
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago