ARTE ESZENIKOAK

EL IMITADOR
El Imitador

Julian Fontalvo da El Imitador. 

Abeslari bat, 70 ahots eta istorio gogoangarri bat.

Julián Fontalvo aktore eta abeslariak bere bidaian lagun dituen hainbat pertsonaia aurkezten ditu, eta nazioarteko 70 artista interpretatzen ditu, hala nola, Sting, Bob Marley, David Bowie, Andrea Bocelli, Edith Piaf, Amy Winehouse edo Tina Turner, bere historiaren parte diren kantuen ahotsak imitatuta. Narrazioan harilkatutako abestiek bidaia pertsonal bat iradokiko diote ikusle bakoitzari, zeinek bere bizitzako soinu banda ere islatuta ikusiko baitu.

Pertsona bakarreko antzezlan honek gai unibertsalak aztertzen ditu, hala nola arrakasta, porrota, ametsen bilaketa, maitasuna eta musikaren ahalmena gure oroimenean.

El Imitador lehen aldiz dator Donostiara, eta bi emanaldi bakarrik eskainiko ditu, Las Vegasko Bellagio Hotel ospetsuan edo Edinburgoko Fringe jaialdiaren azken hiru edizioetan arrakasta izan ondoren. Arrakasta ez ezik, sariak ere eskuratu ditu, esaterako, New Yorkeko United Solo Festivaleko ?pertsona bakarreko antzerki jaialdi handiena munduan? nazioarteko ikuskizunik onenaren saria.

Ikuskizuna antzerki fenomenoa bilakatzen ari da, Madrilen zortzi denboraldi eman ondoren.

Egile eta interpretea: Julián Fontalvo. Zuzendaritza: Jesús García. Ekoizpena: Yellowmedia S.L. Eszenografia: Robert de Arte. Argi - diseinua: Ezequiel Nobili. Diseño de sonido y arreglos musicales: Pablo Navarro. Vestuario: Julián Fontalvo. Diseinu grafikoa: Cristina Soria. Argazkia eta bideoa: Nelson Parà. Komunikazioa eta prentsa: Fernando Pizarro. Banaketa: Isabel Rufino.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BILBAO
BARCELONA TOLOSA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA VITORIA...
Salva Reinak Prohibido echarle cacahuetes al mono ikuskizuna dakar, eta, bertan, hare... (gehiago irakurri)
TOLOSA DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
MADRID BILBAO
Ikuskizunaren datak
Abuztua
Astelehena
Victoria Eugenia Antzokia
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Asteartea
Victoria Eugenia Antzokia
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago