Afuma zuhaitzetan hasten den iratze bat da; akuilu-makuluen zurera itsasten da, eta ez da erortzen inoiz lurrera. Hankaluzea, inoiz erortzen ez den gizona, beti airean dagoena irudikatzen du.
Togon aspaldiko metodo eta tekniken arabera trebatutako hiru gerlarik zirku-influentzia garaikideetara moldatzen dute egiten dakitena. Perkusionistek lagunduta, lurretik 5 metrora daudela, hankaluzeek Togo, Niger, Ghana, Maroko, Burkina Faso, Boli Kosta eta Europa zeharkatu dituzte beren akrobazia harrigarriekin. Duela gutxi Cirque Phenixekin elkartu ziren, CirkAfrika 3 lanerako, eta laster Cirque du Soleilekin izango dira.
Segur aski asko interesatuko zaizu...