ARTE ESZENIKOAK

DESANUDA (MAITANE SARRALDE)
DESaNUDA (MAITANE SARRALDE) - Arrigorriaga Clown
Estatuko eta nazioarteko hainbat proiektu eta konpainiatan, dantzari- eta antzezle-lanak egin ondoren (Marie de Jongh, CIA Yskinna, Magalie Lanrriot, Beco Cabaret, La Glo Zirko...), Maitane Sarraldek erabaki zuen pertsona bakarreko proposamenean murgiltzea sortzaile eta interpretatzaile gisa, non jardunbide berriak integratzen baititu, bere lehen sortze-lana, DESaNUDA, osatzen duten talde tekniko eta artistikoarekin batera.
Ikuskizun hau arnesa baliatuta egindako dantza eta hura gidatzen duten dinamikak esploratzeko modu berrien bila sortu da. Pendulua, erorketa, grabitaterik eza eta esekidura.
Lanerako erabiltzen dituzten materiatik eta elementuetatik abiatuta, korapiloaren eta esekita dauden elementuen inguruko diskurtso bat sortzen da.
DESaNUDA dantza garaikidea eta esekia uztartzen dituen ikuskizuna da, korapiloa eta huts biluziarekiko entrega jorratzen ditu.
Airean dagoen egiturarekin eta bertatik zintzilikatutako elementuekin interakzioan, grabitaterik gabeko gorputza eta korapiloaren estutzeak eta sortzen duen ezegonkortasunak eragindako gorpuztasun ugariak ikertzen ditu.
DESaNUDA lanean, soka mutur askearen bila ari den gorputz korapilatu bat dugu aurrez aurre.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
MAITANE SARRALDE
'DesAnuda' dantza eseki garaikideko lana korapiloa eta huts-hutsari gorputz eta arima ematea ardatz dituen gogoeta da. Hainba... (gehiago irakurri)
Juanjo Artero da 'Asesinato en el Orient Express' Agatha Christieren klasikoaren mold... (gehiago irakurri)
VALENCIA CEUTA BILBAO
BILBAO
Probando Bien David Puertoren zuzeneko komedia ikuskizun berria da, non freskotasuna ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago