ARTE ESZENIKOAK

ATRA BILIS
Atra Bilis

La Estampa Teatro, Hilo Producciones eta Sótano Bk ekoiztutako Atra Bilis-en gorroto eta saminez beteriko lau andre zahar Nazaria Alba Montenegroren senarraren gaubeilan elkartu dira, ekaitz-gau batean. Giroa egokia da solasaldirako, eta oroitzapenak, desamodioak, sekretuak eta ezkutuko gorrotoak agertuko dira, Pandoraren kutxa irekirik. 

Dena dago prest komediarako. Izan ere, Atra Bilis komedia beltz, basati, distiratsu eta dinamikoa da, ororen gainetik. Bertako lau emakumeek beren miseriak, beldurrak eta desirak dakartzate eszenatokira, denbora- eta espazio-batasun zoragarri batez. Saritutako komedia beltza da, oso beltza, senide-hiltzailez, katu-hiltzailez eta antzekoez betea. 

Atra Bilis antzezlanak 2026ko Oh! Sarietako Ikuskizun Onenaren Saria, Zuzendaritza Onenarena (Sandro Cordero), Emakumezko Antzezpen Onenarena (Cristina Lorenzo) eta Jantziteria Onenarena (Azucena Rico) jaso ditu.

Dramaturgia: Laila Ripoll. Zuzendaritza: Sandro Cordero. Interpreteak: Laura Orduña, Cristina Lorenzo, Bea Canteli, Concha Rodríguez. Jantziteria-diseinua eta jantzigintza: Azucena Rico. Argiztapen diseinua: Félix Garma. Gune eszenikoa: Carlos Lorenzo. Soinu-gunea: Mr. Wonder. Borroka eszenikoko espezialista: Kike Inchausti. Eszenografia eta atrezzoaren gauzatzea: Nuria Trabanco. Grafikoak: Catastrofeelingood. Argazkiak: Áureo Gómez. Komunikazioa: Marta Barbón. Zuzendari teknikoa: Pancho Villar. Ekoizpen exekutiboa: Begoña García.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BARAKALDO BILBAO
MADRID BILBAO
Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek Kamikaz Kolektiboa sortu zuten,... (gehiago irakurri)
BILBAO
Juanjo Artero da 'Asesinato en el Orient Express' Agatha Christieren klasikoaren mold... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kulunkak Forever eta Solitudes lanekin batera hamabost urte hauetan sortutako maskara ikuskizunen trilogia osatzen duen André & Dorine obra aurke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Maiatza
Larunbata
Teatro Principal
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago