ARTE ESZENIKOAK

ASFALTOAREN AZPIAN, EURIA (PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA) - ARRIGORRIAGA CLOWN
ASFALTOAREN AZPIAN, EURIA (PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA) - Arrigorriaga Clown
Desoreka da gure oinarri nagusia. Desoreka delako mugimenduaren jatorri bakarra. Eta mugimenduak sortzen duelako bizitza. Horregatik, gure aulkiak bi hanka besterik ez ditu.
Demagun Thelma eta Louise Ibaiondoko biribilgune batean galdu zirela, Grand Canyonera bidean, 66ko Thunderbird kabriolet berdean. Demagun, oharkabean, ekaitz amaigabe bat eta pandemia bat iritsi zirela eskutik helduta. Aterkien eta maskaren azpian ezkutatuta nabarmendu gabe ibiliko ziren hara eta hona Louise eta Thelma.

Azkenean, ematen du ateri dela eta berreskuratu dugula aurpegi osoa kaletik ibiltzeko. Baina utzi al dio, zinez, euria egiteari?

2033. urtea. COVIDaren Omega aldaera basatiak eragindako hamar urteko konfinamenduaren ondoren, berriro kalera irteteko ordua da. Zenbat aldatu dira gure auzoak? Eta gu?
Zeruan laino dago. Ekaitza dator. Euri tanta bat gehiago jasateko gai izango gara?

Ibilaldi dramatiko bat gure auzoko kaleetan barrena, murgiltze-esperientzia bat, gure beldurren hondorainoko bidaia bat, teknologiaren, adimen artifizialaren eta zuzeneko musikaren laguntzarekin.

Espazio publikoari buruzko hausnarketa komunitario bat.

Ikuskizun honek KARRIKAN elkartearen laguntza jaso du, eta 2023ko maiatzean estreinatuko da Euskal Herriko kaleko arteen jaialdi nagusietan (Gasteizko Kaldearte, Bilboko Kalealdia, Arrigorriagako Clown Jaialdia, Leioako Umore Azoka, Hendaiako Mai du Theatre…).



Artearen diziplina desberdinetan aritzen diren bi artistak (Igor Arzuagak eta Mikel Ayllonek) 2015ean sorturiko esperimentazio taldea da PISZIFAKTORIA. Hain zuzen ere, artearen adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea eta begiratzeko, esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea dira gure laborategian prestatzen ditugun edabeen helburua.

Fitxa artistikoa
Turista: Irati Agirreazkuenaga

Gidari turistikoa: Mikel Ayllon

Kaleko musikaria: Igor Arzuaga
________
Influencerra: Pablo Ibarluzea

Jantziak: Betitxe Saitua & Piszifaktoria

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago