ARTE ESZENIKOAK

ANTZERKI ERAKUSTALDIA
Antzerki erakustaldia

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerraren eskutik ikasleen hiru antzezlan taularatuko dira.

  • Maiatzak 19:

- Lehenengo maila: Pipak / Pipas (elebiduna). Bi lagun, banku bat parkean eta pipak. Pipa artean web-serietik ateratako testuak. Une txikien bidez kontatutako adiskidetasunaz ari gara. Bi lagunek bizitzari eta obsesio txikiei buruz hitz egiten duten mikroistorioak. Filosofatu egiten dutela esan daiteke, baina benetan egiten dutena beren pentsamendu intrusiboak hitzez adieraztea eta partekatzea da.

Zuzendaritza: Belén Cruz. Ahozko lana: Xabier Ormazabal. Gorputz lana: Laida Etxebarria. Aktoreak: Ainhoa Basagoiti, Aitor Yáñez, Arai Sebastian, David Filloy, Ibai Etxabe, Iker Otazu, Iker Recuerda, Iradi Vázquez, Izaskun Rueda, Mei Arregi, Nikole Tarazona, Nora Vila, Sara Lasagabaster, Sergio Rodríguez, Unai Odriozola.

- Bigarren maila: Supermerklowntua (euskara). Erosi bat eta ordaindu bi.

Zuzendaritza: Saioa Aizpurua. Aktoreak: Alessandra Rodríguez, Ane Prieto, Desirée Sestelo, Enaitz Val, Eneritz Pardavila,Jurgi Sarasola, Maitane Dorronsoro, Maitane Varela, Marta Santesteban, Nao Beares.

  • Maiatzak 21 (euskara) eta maiatzak 22 (gaztelera):

- Hirugarren maila: Astakirtenak munduaren kontra! / ¡Los impresentables contra el mundo! Astakirtenak adierazpen askatasunaren mugen inguruan hitz egiten duen antzerki testu bat da. Protagonistek, istoriorik apurtzaileenak sortuko dituzte, tramarik trangresoreenak, tabuak eraitsi eta probokazioa eta eskandalua identitate ikur bezala erabiliz. Umorea da obra honen lurraldea, eta, zeharka bada ere, polemika izugarria sorrarazten duten gaiak lantzen ditu (genero indarkeria, terrorismoa, ikur islamiar sakratuak, holokaustoaren ukazioa,erlijioa, ejerzitua...) eta, adierazpen askatasunaren defentsatik abiatuz, politikoki zuzena den horri uko eginez eta pentsaera bakarretik aldenduz, autoironia dosi handiak erabiltzen ditu; beharrezko zerbait hain gai konplexueiheltzeko, bidebakarreko perspektiba bat eduki gabe.

Zuzendaritza: Patxi Pérez. Testua: Tomás Afán. Koreografia: Laida Etxeberria. Argiztapena: Junki Mayo. Aktoreak: Idurre Puertas, Ilargi Corchero, Izaro S?k, Julen Revuelta, Oihan Carramiñana, Olaia Pérez, Ugaitz Amundarain, Xanti Korkostegi.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BILBAO
BARCELONA TOLOSA
MADRID BILBAO
Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek Kamikaz Kolektiboa sortu zuten,... (gehiago irakurri)
BILBAO
Hiru umorista bikain jakintzaren edo ez jakintasunaren atal guztiei buruzko eztabaida... (gehiago irakurri)
MADRID BARCELONA BILBAO
Ikuskizunaren datak
19
Maiatza
Asteartea
Gazteszena (Egia)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
20
Maiatza
Asteazkena
Gazteszena (Egia)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
21
Maiatza
Osteguna
Gazteszena (Egia)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
22
Maiatza
Ostirala
Gazteszena (Egia)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago