ALAS DE HIERRO (CÍA. AMATEUR
KALAMUA)
'Alas de hierro' (Kalamua) antzerki-omenaldia da Euskal Herriko meategietan lan egin zuten emakumeei. Haien ekarpena ez da oso ezaguna, baina beren bizi-baldintzak hobetzen lagundu zuten, gizarte-sare sendoa sortu zuten eta seme-alabak miseriatik ihes egiteko ikastera bultzatu zituzten.
“Alas de Hierro” antzezlanak omenaldia egin nahi die Euskal Herriko emakume meatzariei. Historian zehar ahaztuta egon dira, baina haien lanari esker eutsi
ahal izan zaio meatze-sistemari, bai eta aurrera egin ere.
Metzari ausart horiek -txirterak” ere deitzen zitzaien- aurrera egiteko zuten kemenak eta gogoak lagundu zuten, neurri handi batean, etxeetako bizi-baldintzak hobetzen. Horrela, elkartasunezko sare sozial bat sortu zuten, eta kulturara iristeko premia itzelak eraginda, bultzatu nahi zuten seme-alabek ikastea, hori baitzen miseriari aurre egiteko bidea.
Segur aski asko interesatuko zaizu...