ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

ADIÓS ARTURO - LA CUBANA
La Cubana
ADIÓS ARTURO - LA CUBANA
Ideia ona da beti komedia zoroaren errege bihurtu den La Cubana talde mitikoaren sorkuntzez gozatzera hurbiltzea. 'Adiós Arturo' ikuskizunean, barre-algarak ateratzen dituzte antzokian, mundu osoan ezaguna den artista baten hiletatik abiatuta. Heriotzetik bizitzari egindako kantua.

Adiós Arturo lanak antzerkiari buruz hitz egiten du. Gure eguneroko bizitzan egiten dugun antzerkiaz; kalean, merkatuetan, gure lanean, familian, gure adiskideen artean eta, zelan ez, gizartean dagoen antzerkiaz, bertan gure antzezle izaera hedatzen baitugu, mota guztietako ekitaldietan, “paripeetan”, festetan, ezteietan, bataioetan, jaun hartzeetan eta hiletetan. Izan ere, La Cubanarentzat bitxia eta erakargarria da edonorren bizitzaren baitan eragina duen gidoi bikoitza, alegia, azalarazi nahi dugun gidoia eta guretzako bakarrik babestu nahi dugun gidoia.

Katalan jatorria zuen bere aitak Bilbon mediku gisa lan egiten zuenez, 1917an berton jaio zen Arturo Cirera Mompou nazioarteko artista polifazetikoa. Orain, 101 urte zituela hil ondoren, ikus-entzuleek idazle, margolari, eskultore, arte bildumazale, poeta, musika konposatzaile, dramaturgo, antzezle eta zuzendari bilbotarraren bizitzaren “benetako gidoia” ezagutu ahal izango dute.

La Cubana antzerki konpainia arrakastatsuenetakoa da, 38 urteko ibilbidearekin eta 18 ikuskizunekin. 1980an sortu zuten Vicky Planak eta Jordi Milánek (egungo zuzendariak). Bokazio erabat amateurrarekin sortu zen Sitgesen, baina 1983an profesional bilakatu zen jadanik. Arriagako ikus-entzuleek konpainia horren hainbat ikuskizunez gozatu ahal izan dute. Azkenengoak, 2013ko udan Arriagako karteldegia hartu zuen Campanadas de boda, eta Mamá quiero ser famoso, bederatzi urte lehenago, 2004an. Biak ere oso arrakastatsuak izan ziren kritikaren eta ikus-entzuleen ikuspegietatik. Ikus-entzule beteranoenek, Arriaga Antzokian bertan ikusi ahal izan genituen Cómeme el coco, negro edo Cegada de amor ere gogoratuko dituzte. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
LA CUBANA
Ideia ona da beti komedia zoroaren errege bihurtu den La Cubana talde mitikoaren sorkuntzez gozatzera hurbiltzea. 'Adiós Artu... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago