ARTE ESZENIKOAK

Irakurketa dramatizatua Aizpea Goenagaren zuzendaritzapean, Fundación SGAEren eskutik

Egile gipuzkoarraren testu bat ezezik, QY Bazo, Paco Gámez, Javier Hernando, Eva Redondo eta Elena María Sánchez antzerkigileen lan-laburpenak ere irakurriko dira, guztiak, Teatroautor zigilupeko liburu batean bilduta.

SGAE Fundazioak bere Antzerki Idazketa VI. Laborategian jorratutako testuen bilduma berria kaleratu du, non 2018ko lehenengo sei hilabetetan landutako beste horrenbeste testu edo antzerki-lan jasotzen diren. Antzerki laborategi hura Itziar Pascual antzerkigilearen koordinaziopean garatu zen urtarrila eta ekaina artean. SGAE Fundazioaren Teatroautor deritzon zigiluak sei obra biltzen ditu guztira: Aizpea Goenagaren Esquinas, eta en la Cabaña / in der Hütte (QY Bazo), Las ratas (Paco Gámez), Cocodrilo (Javier Hernando), Fulgor (Eva Redondo) eta El increíble caso de la inocente saboteadora Anna Millman (Elena María Sánchez) lanak, hain zuzen ere.

Aizpea Goenagaren zuzendaritzapean ikus eta entzungai izango den irakurketa dramatizatuan, bera ezezik, beste bost antzezlek parte-hartuko dute, hots, Isidoro Fernández, Kepa Errasti, Sandra Ferrús, Vito Rogado eta Paco Gámez. Azken hau, Las ratas testuaren egilea dugu, hau ere, Antzerki Idazketa VI. Laborategiaren ezinbesteko lana, bilduma berean jasota. Testu laburpenen irakurketarekin batera, bideo bat proiektatuko da, non egile bakoitzak testuei buruzko zenbait xehetasun argituko ditu.

Aizpea Goenaga (Donostia, 1959) Magisteritzan eta Antzerki Ikasketetan diplomatua dugu (Antzerti). Antzerkigintza Ikasketa Aurreratuetan masterra egin zuen 2016an, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria izan zen, jakina, euskal hizkuntza eta kultura nazioartean sustatzearen ardurarekin, eta ume zein gazteentzako hamaika lan kaleratu ditu bere antzergile alde horri erantzunez: Antzezten... teke ten ten!, Ni ez naiz txotxolo, Kaia (Nafarroako Antzerki Eskolaren Saria), Handitan... Berriki Omenaldia / El homenaje eta ¿Qué? lanak kaleratu ditu "50 voces contra el maltrato" deritzon ekimenaren baitan. Itzultzaile lanetan ere jarduna dugu: La casa de la llave (Mada Alderete) eta Como un viento helado (Rafael Herrero) itzulpen-lanak lekuko.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago