KMON KULTURA DIGITALA NAHIERAN STREAMING

LORALDIA 2021
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango dira guztira, emakumezko sortzaile presentzia handiarekin, eta Xabier Lete, Agustin Xaho eta Joseba Sarrionandia bezalako erreferenteei eskainitako omenaldiekin.

Euskal kultura berriz loratuko da Bilbon Loraldia jaialdiari esker. Egitarauak biltzen dituen proposamenen artean, arte eszenikoak, musika, literatura, arte grafikoak eta ikus-entzunezkoak ageri dira. Horietan guztietan nabaria da emakumezko sortzaileen presentzia, adibidez Olatz Salvador, Haizea Martiartu eta Idoia Asurmendi; hala nola artista gazteena eta hainbat diziplina uztartzen dituzten konpainiena.

Musika atalean, Pello Reparaz ekoizle eta musikari nafarrak sortutako zetak proiektu elektronikoa nabarmendu behar da, beste batzuen artean. Horrez gain, ikuskizun euskal kulturaren izen handiak omenduko dituzten ikuskizunak programatu dituzte, Xabier Lete (Lorek eta Zauriak) edota Agustin Xaho (Aztihitza) kasu.

Emanaldi presentzialak edukiera mugatuarekin egingo dira, osasun larrialdia dela eta ezarritako murrizketen ondorioz.


Eguna: 24/02/2021 10:00 H Noiz arte 28/03/2021 13:00 H


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago