PENTSAMENDUA ETA GOGOETA

GUERRA, LAS MUJERES SIN HISTORIA
Guerra, las mujeres sin historia

Intxaurrondoko Emakumeen XXXVIII. Astearen barruan, Zenayda Serrano (El Salvador), Nur Alhaddad (Gaza-Palestina) eta Carol Peñuelak (Kolonbia) osatutako mahai-ingurua emakumea eta gerraren inguruan. Eva Monente kazetaria arituko da moderatzaile lanetan.

Zenayda Serrano duela 25 urtez Pacific Rim eta OceanaGold meatze-enpresen aurka borrokatu duen erakunde komunitario bateko kide da. Enpresa horiei nazioarteko demanda bat irabazi zieten World Banken aurrean, eta horri esker metal-meatzaritza debekatzea lortu zen El Salvadoren. Gaur egun, erbestean bizi da, Euskal Herrian, herrialdean meatzaritza berraktibatu delako ?Nayib Bukelek eta bere erregimenak bultzatuta?, eta horren ondorioz ingurumen-aktibistek jasaten duten jazarpenagatik.

Nur Alhaddad irailean Euskal Herrira iritsi zen ingeniariak familia osoa Gazan dauka, eta urrutitik bizi du bere herriaren genozidioaren lekuko izatearen ezintasuna. Dagoen erbeste-egoeratik, orain gerrako errefuxiatu gisa egiaztatzen duen dokumentazioa lortzeko borrokan ari da. Bien bitartean, erbestean dagoenetik elkarte bat sortu du Gazako ingeniari eta informatikarien lan-aukerak sustatzeko.

Carol Peñuela Ajala La Necia Kolonbiako ekintzaile eta edu-komunikatzailea, genero eta ikasketa politikoetan espezializatua. Esperientzia profesional zabala du, bai militantzia politikoan, bai bakearen eraikuntzarako eta gatazken trataera ez-bortitzerako hezkuntza herrikoian, betiere genero-ikuspegitik eta jakintzen arteko elkarrizketatik abiatuta.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
  Mijo Lizarzaburu Garcia filosofo transfeminista eta gordofobiaren aurkako aktibistaren hitzaldia, Emakume zientzilarien argitan zikloaren barr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Usue Mori Carrascal matematikariaren hitzaldia Emakume zientzilarien argitan solasaldi zikloan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Adiskidetasunak protagonismo sozial, mediatiko eta akademiko berria hartu du gizarte garaikidean, aldaketa soziodemografikoen, genero-harremanen ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Adiskidetasun kontzeptuaren aldaerez eta, bereziki, Amazoniako gizarte indigenetako l... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Anne-Christine Taylor (1946) antropologoa eta etnologoa da. Batez ere Amazoniako herr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
12
Martxoa
Osteguna
Intxaurrondo K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago