PENSAMIENTO Y DEBATE

JATSU: GERRAKO HAURREN BABES-ETXEA
Jatsu: gerrako haurren babes-etxea

Manuel de Ynchausti eta Lurdes Euzko Aur-Etxea kolonia. Jatsu (1937-1939): euskal gerrako haurren babes-etxea liburua aurkeztuko du jendaurrean Jon Urutxurtu Bengoetxeak.  

Gerra Zibilaren historiaren alderdi garrantzitsu bat da milaka euskal herritarren ebakuazioa. Gerrako gertakari lazgarrienetako bat da, hain zuzen, euren familietatik banandu eta atzerrira irten behar izan ziren zenbait haurrena: gerrako haurrena. Milaka haur hartu zituen kolonia ugarietako bat da Lurdes Euzko Aur-Etxea, Lapurdiko Jatsu herrian 34 haur euskaldun artatu zituena (11 gipuzkoarrak eta 23 bizkaitarrak). Liburu honen bidez, merezitako aitortza egin nahi zaie kolonia horren mezenasa izan zen Manuel de Ynchaustiri, bere emazte Ana Belén Larrauriri eta bertan lan egin zuten langileei, orain arte ez baitute merezitako aitortza izan.

Euskal biztanleria zibilaren eta, bereziki, haurren ebakuazio masiboaren testuinguruaren berri ematearekin batera, Lurdes Euzko Aur-Etxea eta haren historia ezagutarazi nahi da: Manuel de Ynchausti nor zen, koloniaren jatorria, antolakuntza, hartutako haurrak, bertako langileak, etab. Gerra garaian beren lurraldetik kanpo bizi izan zen jende arruntari (haurrei, maisu-maistrei, osasun-langileei, laguntzaileei, etab.) ahotsa eman nahi zaio, eta, era berean, Euskal Herriaren iraganaren oroimena gorde nahi da, belaunaldi berriek ere horren ezagutza izan dezaten.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Europak aurrera nola eta norantz egin beharko lukeen izango dute hizpide, borroka eginez Estatu Batuetako arauetara ez egokitzeko eta aurre egine... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Saio hau feminismo garaikidearen eztabaida nagusietako batzuen inguruko hausnarketarako gune izango da. Bertan, berdintasunaren aldeko borrokek g... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Europak Hego Globalarekin dituen harreman-eremuak aztertuko dituzte, besteak beste, migrazioei, geopolitikari, gobernantza demokratikoari eta mer... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Garai kezkagarria bizi dugu, badirudi pixkanaka alde batera uzten dela giza eskubideekiko errespetua. Gure gizartea harrituta dago azken urteetak... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Hizlariak aztertuko du zer suposatzen duen agenda feministarentzat emakumeen eskubideak Giza Eskubide izateak, eta zein izan diren prozesua eta l... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Inboluzio demokratikoaren fenomenoari buruz hausnartuko dute eta proposamenak egingo dituzte kalitate demokratikoa eta erakundeekiko konfiantza z... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ryma Sheermohammadi itzultzaile eta Irango gaietan adituak hitzaldia eskainiko du, urte luzez errepresioaren aurka borrokatu den gizartea bidegur... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
16
Apirila
Osteguna
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago