PENSAMIENTO Y DEBATE

AMISTADES AMAZÓNICAS
Amistades amazónicas

Adiskidetasun kontzeptuaren aldaerez eta, bereziki, Amazoniako gizarte indigenetako laguntasun moduez arituko da  Anne-Christine Taylor antropologo eta etnologoa. Mari Luz Esteban antropologoa izango du solasaldian lagun.  

Amazoniako gizarte indigenen etnografiak adiskidetasunaren paradoxa aztertzeko aukera ematen digu. Oro har, adiskidetasuntzat jotzen dugu bi gizabanakoren artean aukeratutako harreman hurbila, familia-loturarik ez duena, gutxi gorabehera iraunkorra, eta sexu eta adin bereko pertsonekin lotu ohi dena. Hala, beste pertsona batekin harreman berezi bat izateko prestasuna unibertsala dela dirudi, eta, gainera, animalia gregarioen komunitate askotan ikusten da, basatietan zein etxekoetan. Hala ere, adiskidetasun-harremanak forma aldakorrak eta batzuetan ustekabekoak hartzen ditu gizakiengan, eta zaila gertatzen da kultura guztietarako baliozko definizioa ematea. Nola azaldu itxuraz unibertsala den harreman baten adierazpen-formen muturreko aldakortasuna?

Anne-Christine Taylor (1946) antropologoa eta etnologoa da. Batez ere Amazoniako herri indigenen kultura eta mundu ikuskeran oinarritu du bere ikerketa lana. Landa-azterketa zabalaren bitartez gizarte indigenetako norbanakoaren nozioa, xamanismoa, hileta errituak edota historiaren ikuspegia aztertu ditu, besteak beste. 1970eko hamarkadaren amaieran doktoratu zen Claude Lévi-Straussen gidaritzapean, eta egun Frantziako CNRSko ikerketa-zuzendari emeritua da.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Antzinako etorkizuna erakusketaren izenburuak iraganaren ametsera garamatza poetikoki, zeinetik etorkizunerako jakintza heredatzen baita. Baina g... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Cristina Mongek eta Daniel Innerarityk jasangarritasunaz, etorkizunaz eta demokraziaz solastuko dira Mongeren liburuaren aurkezpena abiapuntu har... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Etxeko lana arautzen duen legeriak azken urteotan sektoreko lan-baldintzak hobetzea ekarri duten zenbait erreforma egin baditu ere, oraindik ere ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Nola aldatu da komunikazioa azken urteetan? Zein bilakaera izan dute hedabide tradizionalek? Nola eragin du komunikazio agentzien lan egiteko mod... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Zer ekarpen egiten dio pentsamendu amazonikoak, bere aniztasunean, beste izaki batzue... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
12
Martxoa
Osteguna
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago