BESTEAK

Tosta, folk

Beste era bateko folk talde bat da hau, dibertsitatetik sortua, eta hainbat lekutako musikariek osatua: Irlanda, Eskozia, Gales, Kornualles, Frisia, Galizia eta Euskadikoak. Talde honek nahastu eta partekatu egiten ditu bertako kideen musika-sustrai anitzak, elkarrekin batera berrasmatzeko. Proiektu/amets handi bat da, herrialde desberdinetako izen handiko musikariak biltzen dituena. Proiektuak, Igor Otxoak zuzenduak eta Mixel Ducau lider musikaltzat duenak, Oreka TX txalapartariak hartzen ditu bere baitan euskal musikaren ordezkari gisa. Tosta Banda taldearen helburua hizkuntza minorizatuen balioa nabarmentzea da.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago