BESTEAK

San Joan bezpera: Agintarien Esku Dantza - San Joan suak auzoetan

ZUHAITZAREN GARRAIO ETA EZARPENA

Goizeko 11:15ean, zuhaitzaren segizioaren irteera Sagüeseko Tomás Alba plazatik, Donostiako Udaleko Txistulari Taldea, Dantzariak, eta zuhaitza idi pare batez tiratutako gurdi baten gainean. Eguerdiko 12:15ean, zuhaitza, Konstituzio plazaren erdian ezarriko da antzinako erara, soken bidez. Bertan emanaldi desberdinak eskeiniko dira zuhaitza jartzen den bitartean: Donostiako Udaleko Txistularien taldea eta Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariak.

Zuhaitza bere lekuan ondo jarri ondoren Arkaitz, Gero Axular, Goizaldi eta Eskola dantza taldeek ondorengo dantzak erakutsiko dituzte: Agurra, Belauntxingo, San Joan zortzikoa, Zinta-dantza, Makil-Txiki, Brokel-dantza, Uztai-Txiki, Fandangoa eta arin-arina.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago