BESTEAK

2026KO ERREGE MAGOAK
2026ko Errege Magoak

Bisitatzen gaituzten bakoitzean, Ekialdeko Erregeek jakin-min handiz zeharkatzen dute gure hiria, eta Donostiako txoko eta gune enblematikoak pixkanaka-pixkanaka ezagutzeko aprobetxatzen dute egonaldia. Aurten, ibilbide magikoan, geldialdi berezi bat egitea eskatu digute, handiak eta txikiak lehen aldiz agurtzeko: Antzoki Zaharra. Errege Magoei leku ezin hobea iruditu zaie hasteko! Beraz, goizeko 10:30ean ?oso puntualak izango direla ziurtatu digute? antzokiko atera irtengo dira eta han bildutakoak agurtuko dituzte.

Ondoren, kapotarik gabeko autoz ibilaldi bat egingo dute gure hiriko auzo batzuetatik - hiriko bost puntutan geldialdiak egingo dituzte - postari errealak eta Joselontxos Txaranga lagun dituztela. Arratsaldean, 15:30etik aurrera ohiko harrera izango da udaletxeko Pleno aretoan eta kabalgata 18:00etan abiatuko da Boulevardetik.

Informazio gehiago DK Festak web orrialdean


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
05
Urtarrila
Astelehena
Boulevard
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago