BESTEAK

2020ko Errege Magoak: Ongietorria, Harrera eta Kabalgata

Aurten, Ekialdeko Errege Magoak Altzako Harria parkera iritsiko dira goizeko 11:00etan. Handik,  Erregeek Donostiako auzo batzuk bisitatuko dituzte.

15:30etatik 17:30etara Errege Magoek harrera egingo diete Udaletxeko Pleno Aretoan agur esatera eta gutuna ematera hurbiltzen diren neska-mutil guztiei.

18:00etan bulebarretik irtengo da Errege Magoei ongi etorri egingo dien kabalgata eta hiriko kaleetan zehar ibiliko da: Hernani, Etorbidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoako plaza, Legazpi eta bulebarra.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago