MARTA SÁNCHEZ
Marta Sánchez

Marta Sánchez (pianoa)

Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi utzi zuen arrastoa New Yorkeko eszenan, bere musika sortzaile, garaikide eta originalarekin. Gainera, azken urteotan, nazioarteko aintzatespena lortu du. Izan ere, gaur egungo Jazzean nabarmentzen hasitako pianista interesgarrienetako bat da.

Sánchez, Fulbright beka bati esker, New Yorkera joan zen 2011n, NYUn Jazz Pianoaren Interpretazioko Masterra egitera. Harrezkero 4 disko argitaratu ditu bere boskotearekin: Partenika (2015), Danza Imposible (2017), El Rayo de Luz (2019) eta SAAM (Spanish American Art Museum) (2022). Guztiek kritika eta prentsa estatubatuarraren laudorioak jaso zituzten, besteak beste, hauenak: The New York Times, Wall Street Journal, Fresh Air, WBGO, DownBeat, All Music eta All About Jazz.

Sánchezek birak egin ditu Estatu Batuetan eta Europan zehar, eta agertoki eta jaialdi ospetsuetan aritu da, besteak beste Madrilgo Jazzaldian, Eurojazzean Mexiko Hirian, Eurojazzean Atenasen, Gasteizko Jazzaldian, Winter Jazz Festivalen New Yorken, eta Nikaragua, Guatemala eta beste leku batzuetako festibaletan. Estatu Batuetan, klub ezagunetan aurkeztu da, besteak beste, Dizzy ?s Club, Jazz Gallery, Village Vanguard, Birdland, Blue Note, 55 Bar, Smalls?

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Igandea
San Telmo Museoa
11:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago