BESTEAK

BANDERA IGOERA
Bandera igoera

2026an ehun urte bete dira Konstituzio plazan hiriko bandera lehenengo aldiz igo zenetik. Ordura arte, danborrada bakoitzak bandera bat altxatzen zuen bere elkartean. Baina egun batean, ?donostiarrok urrats bat gehiago ematea erabaki genuen, emozio horiek guztiak leku eta une bakar batean bilduz?.

Bandera igoerari ofizialtasuna emateko eta ekitaldi horretan emakumeen eta gure hiriko auzoen parte-hartzea bideratzeko, 1999. urteaz geroztik, zalantzarik gabe San Sebastian egunaren ekitaldi adierazgarrienean ?00:00etan Konstituzio plazako Bandera igoera? hala nahi duten danborradetako ordezkariek parte hartzen dute. 1935. urteaz geroztik Bandera igotzeko ekitaldian Gaztelubide elkarteko danborradak parte hartzen duen arren, aurten, beste danborrada batzuetako 132 kidek (69 gizon eta 63 emakume) parte hartuko dute ekitaldian; formazioan gure hiriko udaletxetik hurbilduko dira eta plazan Gaztelubideren atzetik sartuko dira. Aurten, Gaztelubide Elkarteko Danbor Nagusia Gonzalo Aldanondo izango da.

Aurten, Xabier Anduaga Martinez tenore donostiarrak - 2026ko Urrezko Danborra - Donostiako Martxa abestuko du. Gainera, Donostiako Orfeoiko eta Kresala Dantza Taldeko kideak ere izango dira oholtzan, martxetako koreografiak dantzatuko baitituzte.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
20
Urtarrila
Asteartea
Konstituzio plaza
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago