MUSIKA

VIII. Altzatarock

Aurtengo taldeak hauek izango dira:

Izaki Gardenak: 2012an Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sorturiko taldea da. Dena Oskol, 2018ko azaroan argitaratutako lana, ari dira 2019an zehar aurkezten.

Serge: Eraso! zein Osso taldeekin 8 disko kaleratu ondoren, Sergio Ruizek bakarkako lehen lana plazaratu du. Gari Berasaluzeren poemak kanta bihurtuta jasotzen dituen disko-liburua da.

Onki Xin: Fer Zapo -El corazón del Sapo, Estricalla eta Kuraia taldeetako abeslaria, besteak beste- eta Zigor DZ -Selektah Kolektibo eta Esne Beltza taldeetako partaidea- bikotearen musika proiektu berria.

Sega Sound Killers: Nahiz eta partaide guztiak rock eremutik etorri, musika elektronikoa jorratzen duen eta efekto bisualei garrantzia ematen dion banda sortu berria. Musikari hauek osatzen dute: Iñaki Altolagirre Matxet, Eneko Larrañaga, Eneko Lusar eta EKTZ DJ.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago