Antolatzaileak: Venezuelako kontsulatua Bilbon eta Zenbat Gara elkartea
Doako sarrera
JOSE DELGADO
Jose Delgado kantautore venezuelarrak bere lan berria, “Algo”, aurkeztuko digu. "Algo" da diskoari izena ematen dion kanta, eta Delgadok beste abesti berri guztien amatzat du. Bere errepertorioanCaracas bere jaioterrian hain bereizgarria den nortasun eklektikoa aurkitzen dugu: venezuelar musika tradizionala, merengue eta pasaje tuyeroa kasu, baladak, son, rock´n´rolla, charanga, popa, jazz manouche eta bals. Gau honetan bere hamar urteko ibilbidean zehar lagundu duten abestiak ere partekatuko ditu entzuleekin. Gitarra lagun, Delgadoren eszenaratzea xaloa izango da, artistaren bihotzeko erdigune infinitora zuzen-zuzenean joatera gonbidatuko gaituena.
DANGILISKE
Euskal-venezuelar konexioa eginez, Dangiliske taldea arituko da. Euskal doinuak jotzen dituen plaza dantza taldea dugu Dangiliske. Honako partaideak ditu: