Vazkez, Dellachaouen eta Lova Loisek kontzertua emango dute Intxaurrondon.
Vazkez
Vazkez euskal eszena urbanoaren izen ezagunenetako bat da. Asfaltoaren eta herriaren artean hazia, bere musika kaletik eta sustraietatik dator; oroimena eta oraina uztartzen ditu. Bere kantetan, kantu andaluziarra eta iparraldeko melankolia nahasten dira, beat gordinean eta oroitzapen gozoan murgildua.
La Ría, Maritxu edo Media vida bezalako abestiekin belaunaldi berri batekin konektatzea lortu du, etiketen gainetik, benetakotasuna, emozioa eta istorio propio bat bilatzen duen jendearekin. Vazkezek Euskal Herritik abesten du, baina bere musikak ez ditu mugak ulertzen. Urratsez urrats sortutako ibilbide sendo baten ondoren, une sortzaile oparo batean dago artista, bere proposamena goi mailara eramango duen aro berri baten atarian. Bidai musikal bat da, non flamenkoa, trapa, musika urbanoa eta euskal soinuak bat egiten duten, LaJoyería, Chickjuarez edo Malakias bezalako ekoizleekin, eta Ben Yart, Dellachaouen, Tatta edo Mutiko bezalako kolaboratzaileekin.
Ander Vázquez Vidaurrazaga (ahotsa), Asier Cortes (koruak eta DJa)
Dellachaouen
DellaChaouen egungo eszena urbanoan ezinbesteko kultur zubi gisa finkatu da. Arabieraren eta gaztelaniaren artean dabiltzan letrekin, bere musikak Chaoengo sustraien errealitatea eta harrotasuna kontatzen ditu. Bere estiloa gordintasun autentiko batek eta melodia hipnotikoek osatzen dute, soinu bereizgarri eta berezia lortuz.
Nadir (ahots nagusia eta egilea)
Lova Lois
Lola González Guerricaechebarria (Bizkaia, 1999), Lova Lois ezizenarekin ezaguna, rap, poeta, abeslari eta argazkilari euskalduna da eta 2022tik Esne Beltza taldeko partaidea. 2018an Poetry Slam lehiaketan finalista izan zen. Musika munduan Hiriko soinuak eta VillaSound Bilbao lehiaketetako finalean egon da azken urteetan eta 2023an Rockein lehiaketa irabazi zuen. Bilborock, BEC edota Viña Rock jaialdietan parte hartu du. Bere abestiek kexa soziala dute erroan eta mezu feminista, ekologista eta antiarrazista dute.
Lola González Guerricaechebarria (Lova Lois), Estibaliz Goikoetxea Telletxea (DJ)

