VADIM NESELOVSKYI
Vadim Neselovskyi

1977an jaioa, Ukrainan, oraindik Sobietar Batasunekoa zenean, haur prodijio bat zen Neselovskyi, baita bere hiri Odesako prestigio handiko kontserbatorioak onartutako ikaslerik gazteena ere. Ikasle birtuoso honek prestakuntza klasikoa jaso bitartean Jazzeko izarrak entzuten zituen; haien diskoak bere hiriko portu garrantzitsuan lehorreratzen ziren marinelen bitartez iristen zitzaizkion, eta horrela ezagutu zuen hainbat artistaren musika, haien artean, Keith Jarrett, Chick Corea eta Thelonious Monkena.

Ikasketa klasikoak Alemanian amaituta, Jazzarekiko bere pasioak Estatu Batuetara ikastera eraman zuen, Berklee College of Music eta Thelonious Monk Institute-ra, hain zuzen. Urte haietan Neselovskyik hainbat musikarirekin kolaboratzeko eta haiekin batera eszenatokietan jotzeko aukera izan zuen, hauekin, besteak beste: Pat Metheny, Esperanza Spalding, Christian Scott, Herbie Hancock, Chaka Khan eta John Scofield.

Ikasketak amaituta, Gary Burton bibrafonista handiak bere Generations Quintet taldera elkartzeko eskatu zion, eta bertan aritu zen Julian Lage, Luques Curtis eta James Willimasekin batera. 2017an erretiratu zen arte jarraitu zuen Burtonentzat konposatzen eta moldaketak egiten Neselovskyik.

Bestetik, Arkady Shilkloperrekin lan egin du Neselovskyk, harekin hiru disko kaleratuta, baita John Zornekin ere, harekin Masada Project-en parte hartuta.

Pianista birtuosoa eta moldakorra, konpositorea eta inprobisatzailea, talde propioen liderra eta kolaboratzaile baloratua, artista ukrainarrak oso estilo pertsonala duten piezak sortzen ditu, asmamenez eta ustekabeko uneez beteak; oso musika berezia, inspirazioz blaitua.

Pianista ukrainarrak piano solo kontzertu bi emango ditu, non bere azkeneko proiektua aurkeztuko digun: Odessa Suite. Proiektu honen bidez bere historia pertsonala eta Ukrainako hiri horrekin duen harremana kontatzen digu bertatik egindako irudimenezko tour batean.

Vadim Neselovskyi aurrena uztailaren 20an arituko da 57 Jazzaldian, aurre-Jazzaldi moduko ekitaldi batean, Chillida Lekun, eta hurrena uztailaren 21ean, oraindik konfirmatzeko dagoen agertoki batean. Bi kontzertuak ongintzazkoak izango dira ukrainar herriari laguntzeko. Lortzen diren irabaziak Chernobil Elkartera bideratuko dira; elkarte honek hondamendi nuklearrak erasandako lekuko haurrekin dihardu lanean 1996az geroztik, eta oraingoan ere mobilizatu da gerra izugarri honen ondorio suntsitzaileak aritzen laguntzeko.

Chillida Lekuko kontzertu honetara joateko argibideak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Asteazkena
Otro
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago