MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

EL TWANGUERO
Panamerica
El Twanguero + Los Veletas + Ander Zubillaga
Diego Garcia valentziarra, artista ezagunen ezkutaria, El Twanguero ezizenarekin aritzen da bakarka, twang soinuari zukua ateratzen dion guitar hero bihurtuz. Baita ‘Panamerica’ lanean ere, cumbia, tropikalismo, surf, rockabilly, western eta Mexikoko corridoarekin flirteatzen duen albuma.

Naturan bertan grabatutako azken album akustikoaren ondoren, El Twanguero bandarekin itzuli da agertokietara, Pachuco eta Electric Sunset aurreko lanen ildoari jarraituz, baina oraingoan soinu elektrikoekin. Beti bere sustrai instrumentalei leial, kontzeptu nagusi batean inspiratutako proiektu berri bat aurkezten du: Panamerika.

Panamerika da bere inspirazioaren iturri etengabea, eta orain Amerikako kontinente osoa hartzen duten musika sorkuntzen eta esperimentazioen bidez, lurralde honi gorazarre bihurtzen da. Bitxia bada ere, Panamerika da pandemia baino lehentxeago eskuratu zuen ontziaren izena. Konfinamenduan diskoko musikaren zati handi bat bertan konposatu zuen.

Kontzertuaren aurretik, topaketa egongo da musikariarekin (matrikulazioa irailaren 16an aktibatuko da, arratsaldeko 16:00etan).

 
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
PANAMERICA
Diego Garcia valentziarra, artista ezagunen ezkutaria, El Twanguero ezizenarekin aritzen da bakarka, twang soinuari zukua ate... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago