MUSIKA

THE DICTATORS NYC
THE DICTATORS NYC - ATERKINGS
KontzertuakThe Dictators NYC – Aterkings
Eguna/Ordua
2015/11/15
igandea
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Power Records, Muga)
Txarteldegia: 18 EUR

 Sarrera erosi

THE DICTATORS NYC
1974an New York-en sortutako The Dictators NYC gaur egun punk-rock munduan dabiltzan musikariengan eragin handiena izandako potro-punk taldeetako bat da. Kultura herrikoiaren topikoak eta rock´n´roll mundu alprojaren gehiegikeriak satirizatzean datza euren filosofia: borroka librea, gauerdiko telebista, kultozko filmak, emakumeak edota "fast food" delakoa, kasu.?? Dictators-en soinuak "Detroit sound" izenekoaren eragin nabarmena du, eta baita The Who eta 1960ko hamarkadako "garaje"-arena ere. Eragin guzti horiek akorde gutxi batzuetara ekarri, eta gitarra "solo" luzeekin indartzen dituzte. Taldean musikari fin asko aritu izan dira: Andy Shernoff baxujolea, Scott Kemper eta Ross Funichello gitarrajoleak, Stu Boy King baterijolea eta Dick Manitoba abeslaria. ??Dictators NYC-ek hiru disko argitaratzea lortu zuen:"The Dictators Go Girl Crazy!" (Epic, 1975), "Manifest Destiny" (Asylum, 1977) eta "Blood brothers" (Dictators, 1978).
Testua: Gaztezulo

ATERKINGS
Gaua irekitzen, Markinako taldea arituko da.

ARG: J.A.ARETA GOÑI (JUXE)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Garik lau hamarkadetan sortutako errepertorioaren harribitxiak bildu ditu. Orduan Her... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago