MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

THE CYBORGS
THE CYBORGS
The Cyborgsek ipurdia mugiaraziko dizu. Horretarako, blues-rockeko bikote italiarrak sinpletasunaren alde apustu egin du, rhythm & blues eta boogiea nabarmenduz. Soldatzailearen maskaren erabilerak nortasuna ezkutatu eta halakoxe estetika sci-fi edo futurista erakargarria ematen die.
0 gitarrez arduratzen da eta bere maskaran sortutako mikrofono baten bidez abesten du, 1ek sintetizatutako soinuak erreproduzitzen ditu ezkerreko eskuaz, eta bateriak jotzen gorputzaren gainerako atalekin.

Blues soinu gordina sortzen dute bien artean, bultzaldi eta boogie geldiezinean. Aurrez aurre daukagun etorkizun suntsitzaileari iraganaren sinpletasunera itzultzea predikatzen diote. Halakoxea da hauen musika: sinplea baina eraginkorra. Aski dira lagun bi, baina cyborg hauen talentua behar. Ezinezkoa da elektrofunkblues honi gogor egitea, alferrikakoa da ukatzea

The Cyborgs bikote indartsua da, harritu eta liluratu egiten gaitu lehen begiratuan, eta zozo zuria direla esan genezake Italiako eta Europako jokalekuetan. Ez duzue aurkituko halako trebetasun, pasio, dibertsio, energia eta ironia duen talderik, etorkizun suntsitzailearen zain egon baino iraganaren sinpletasunera itzultzeko predikari. Senak, erraiak, desmasiak, kezkak daramatzate The Cyborgs, eta, batez ere, zapart egin beharrak!

Bere lehen disko ofizialak, The Cyborgs, jatorrizko 12 abesti batzen ditu: Funk eta punk modernoaren jarrera duen sustraiko bluesa. Alferrik da xehetasun handiagoz deskribatzea, hobe beren musika entzun eta boogie Cyborg erritmoan dantzatzea!

Beren-beregi bereizten dituen emanaldi sutsuak oparituz, Italiako blues jaialdi nagusi guztietan hartu dute parte albuma argitaratu ondoren. Jeff Beck, Bruce Springsteen, Deep Purple edo Iggy and the Stoogesekin ere partekatu dute agertokia beren herrialdean.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
The Cyborgsek ipurdia mugiaraziko dizu. Horretarako, blues-rockeko bikote italiarrak sinpletasunaren alde apustu egin du, rhy... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago