¡TENGO UNA GUITARRA ELÉCTRICA!
¡Tengo una guitarra eléctrica!

Antonio Pro, Alejandro Pro eta Carlos Subijanaren arteko mahai-ingurua, Ricardo Aldarondo kazetariak gidatuko duena: ¡Tengo una guitarra eléctrica! Los Ágaros: inicios del pop en la Donostia de los años 60. Ekitaldia Oharra: artistak ez du bisitarik nahi erakusketarekin dago lotuta.

60ko hamarkadaren hasierako Donostian gitarra elektrikoak erabiltzen aitzindari izateaz gain, Espainian 1964an sortu zen lehen LP estereofonikoa grabatu zuten. Hiriko pop-rockaren tradizio luzearen aitzindariak izan ziren, eta hamarkada horretan sortu ziren beste talde askorentzat eredu.

Antonio Pro eta Alejandro Pro, Los Ágaros taldeko gitarra-jotzaile eta musikagileek, bidea zabaldu zuten gaztaroan eta Madrilen izandako esperientzia diskografikoaz hitz egingo dute. Kontzertu txiki bat ere emango dute, lau hamarkada baino gehiagoren ondoren. Garai batean Iñaki Ayestarán (bateria) eta Miguel Ángel Chua Vega (baxua) izan ziren beste bi taldekideak.

Oraingo honetan, Carlos Subijanak lagunduko ditu Pro anaiak baxuan. Subijana ere Donostiako poparen estandartea da 1960ko hamarkadatik, Los Amis eta Brakamanekin, besteak beste. Oriol Flores (Izaro, Løse...) bateria-jotzailea izango da laugarren kidea.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Apirila
Asteazkena
Okendo K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago