MUSIKA
Testua: Kmon

SOROTAN BELE GOGOAN + MUSIKALIA ELKARTEA
SOROTAN BELE GOGOAN + MUSIKALIA ELKARTEA
«Sorotan Bele gogoan» izeneko kontzertuan, euskal folk-pop talde ezagunari omenaldia egingo diote Muxikebarri zentroan datorren igandean, maiatzak 30. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta bertan Gorka sarriegi eta Urbil Artola taldeko bi kidek hartuko dute parte, Getxoko Andrés Isasi Musikalia Bandarekin batera. Oraingoan Ane Legarretak zuzenduko du banda, 38 instrumentista bilduko dituena. Kontzerturako sarrerak agortuta daude. Iaz 30 urte bete ziren talde hondarribitarra sortu zenetik, eta ibilbide laburra izan arren (1990-1996), arrakasta handia izan zuten irlandar erritmoak pop eta rock doinuak uztartuz. «Mariñelaren zai», «Zero orduko ekaitza», «Atalaia» edo «Sing-sing-ati-ko Folk & rolla» bezalako abestiekin oihartzun handia lortu zen Euskal Herri osoko jaietan. «Sorotan Bele gogoan» kontzertuaren bidez, taldearen abesti esanguratsuenetako batzuk berreskuratu dira herritako musika bandek interpretatzeko egokituta. Xabier Zabala arduratu da moldaketez, eta horien bitartez taldearen musika ikuspegi berri batetik hurbilduko diote publikoari.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Natalia Lacunzak ‘Operación Triunfo’ saioaren 10. edizioan parte hartu zuen, 2019an l... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago