MUSIKA

SANT JORDI EGUNA OSPATZEN: STROMBERS – MCONAK
SANT JORDI EGUNA OSPATZEN: STROMBERS - MCONAK
KontzertuakSant Jordi eguna ospatzen: Strombers – McOnak
Eguna/Ordua
2016/04/21
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 7 EUR (Kafe Antzokia, www.musikaze.com, www.kafeantzokia.eus)
Txarteldegia: 10 EUR

Sarrera erosi

Sant Jordi eguna ospatzen:
STROMBERS
Strombers, 1998an Kataluniako Cardona herrian sortutako taldea dugu. Taldeak jai giroko abestiak jotzen ditu estilo ezberdinen nahasketa eginez: ska, reggae, cumbia, rumba, country edo bluegrass besteren artean. Beraien bosgarren lanean, 2012an argitaratutako “Jrujenjúnjel”, hainbat musikariren laguntza izan zuten Joan Garriga – La Troba Kung Fu, Carles Belda – Belda i Badabadoc eta Arecio González – Asstrio i les Sey Sisters eta 400.000 bisita lortu zituen berehala youtuben. 2014an hamargarren urteurrena ospatu zuten zuzenean grabatutako “10 anys de festa il·legal” cd eta dvd lanarekin. Beraien estudioko azkenak "Tavernaris" (2015) katalanez eta euskaraz kantatutako kanta bat dakar.

McONAK
Urtebeteko atsedenaldiaren ondotik, McOnak taldea bueltan da disko berri batekin. “Galarrena” du izenburua eta Mungiako Muxikon eta Aulestiko Altxune estudioetan grabatu dute, Jorge Etxebarrieta ‘Txortx’en gidaritzapean. Mauka diskoetxetik aderazi dutenez, “Galarrenak duen indar berberagaz euskal musika astintzera datoz, musika bera gaindituko duen egitasmo oso batekin”. (Entzun.com)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago