MUSIKA

SAM ROBERTS BAND
SAM ROBERTS BAND
KontzertuakSam Roberts Band
Eguna/Ordua
2014/10/02
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 EUR (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 15 EUR

Sarrera erosi

Sam Roberts Band Kanadako panorama alternatiboaren erreferentzia interesgarrienetakoa da. Argitaratu dituzten bost diskoak Juno sarietara (Kanadako Grammy sarien antzekoak) izendatuak izan dira eta euren lehen diskoak, disko independienteen artean, Kanadako historiako salmentarik onenak lortu zituen. Gainera, The Rolling Stones edo AC/DC taldeekin jo dute.

Sam Roberts Band-ek lan berria ateratzen duen bakoitzean etiketa desberdina jartzen diote: indietik amerikanara edo azken diskoetan bezala elektro edo psikodeliara, beti ere rocka oinarri gisa hartuta. Aurten 'Lo Fantasy', euren azken lana, kaleratu dute eta aurrekoak baino disko rockeroagoa da. Honez gain, funk, house, elektronika eta musika afrikarraren eragina ere badu. Euren erreferentziak The Clash-etik Fela Kutira, elektronikako Underworld edo Ray Davies moduko klasikoetatik pasata.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago