ROB MAZUREK & CHAD TAYLOR
Rob Mazurek & Chad Taylor

Rob Marzurek eta Chad Taylor musikariek osatzen duten Chicago Underground Duoren kontzertua.

Chicago Underground Duoren Hyperglyph diskoa 2025eko 8. Jazz Disko Onena izendatu zuen The New York Times egunkariak: ?International Anthem Chicagoko funtsezko zigilu diskografikoari berezko zaion mugarik gabeko espiritua nabarmen samarra zen jada duela mende-laurden bat bikote honen lehen lanetan. Bere historian zehar kide gehiago izan baditu ere, Rob Mazurek eta Chad Taylor multiinstrumentisten inguruan orbitatu izan du beti. Hamaika urte ondoren, album berri bat argitaratu dute bikote gisa ?oso egokiro, gainera, International Anthem zigiluarekin lehendabizikoz? eta folk sustraiko futurismoa berretsi dute, tronpeta- eta bateria-duetoak erritmo elektroakustiko taupadatsuekin eta kalinbaz (erpuru-pianoz) jotako interludio beatifikoekin modu askean konbinatuz, guztia zoramen surrealista batez bustiz?.

Rob Mazurek (tronpeta, elektronika, ahotsa), Chad Taylor (bateria)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Urria
Asteazkena
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago