MUSIKA

QUATOUR BÉLA
Quatour Béla

Quator Bélak kontzertu bat emango du azaroaren 26an, Victoria Eugenia Club-ean, Musika Garaikidearen XVII. Zirkuituaren baitan.

Euskal konpositoreen belaunaldi gazteak hartuko du protagonismoa Jon Esnaolaren Ada?a lanarekin, soinu-testurez ehundutako ametsezko paisaia bat, eta Pablo Franchelliren Surcando un mar de sueños inmemoriales lanarekin; haren izenburu iradokitzaileak paisaia musikal etereo batean barrena ibiltzera gonbidatzen gaitu, topografia leun eta bare batean. Haiekin batera, bi konpositore «exotiko» ere izango dira. Alvin Singletonek dramatismoz eta tentsioz beteriko minimalismo batean murgiltzen gaitu; György Kurtágen puntillismoak, berriz, interpreteen soinu-aberastasun osoa agerian uzten du.

Kontzertu hau aukera paregabea izango da hari-laukotearen arteaz gozatzeko; duela 250 urte baino gehiago sortutako musika-formazio honek gaur egun ere harritzen jarraitzen gaitu eta.

Frédéric Aurier (biolina), Constance Ronzzati (biolina), Paul-Julian Quillier (biola), Alexa Ciciretti (biolontxeloa)

Egitaraua:

Surcando un mar de sueños inmemoriales (2017, XVIII. Pablo Sorozabal Nazioarteko Hari Laukoterako Konposizio Lehiaketako obra garailea), Pablo FranchelliAda?a (2023), Jon EsnaolaMoments musicaux (2005), György KurtágSecret desire to be black (1998), Alvin Singleton


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
26
Azaroa
Osteguna
Victoria Eugenia Club
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago