LIZANNE KNOTT
Pop-Folk, USA
Urriak 10-13
Urriak 13 , BILBAO
Lizanne Knott abeslari eta konpositoreak sari ugari irabazi ditu. Pennsylvaniako (AEB) ipar-mendebaldekoa, Erresuma Batu, Irlanda eta Espainia osoko areto, antzoki eta jaialdi entzutetsuenetan jo du, bai eta Estatu Batuetan ere, eta agertokia Shawn Colvin, Joan Osborne, Josh Ritter, Suzanne Vega artistekin eta askoz gehiagorekin partekatu du.
GABY MORENO
Pop, GUATEMALA / USA
Urriak 24-27
Urriak 27, BILBAO
Bere ahotsa bat-bateko argia da bihotzerako. Artista Berri Onenari saria jaso zuen 2013ko Grammy Latinoetan, eta artista gonbidatua da Calexico eta Hugh Laurie-ren munduko biran. Morenoren ahots sinestezina grinatsua da, eta hainbat estilo biltzen ditu: erraztasunez bossa nova eta rockaren artean nabigatzen ari dela dirudi, blues itsaso batean.
DAN OWEN
BLUES, GRAN BRETAÑA
Azaroakak 07-10
Azaroak 10 , BILBAO
Album bakarra argitaratu badu ere —“Stay Awake With Me” (The Orchard), 2018ko abuztuan―, egun, Dan Owen Erresuma Batuko ahotsik zirraragarrienetakotzat jotzen da.Berriki, 2019ko urtarrilean, “Stay Awake With Me Acoustic” (The Orchard) argitaratu du, bere debut-diskoaren bertsio akustikoa. Bere adina aintzat hartuta (26 urte ditu), ezohiko ahots sakona du, eta blues-riffs zoragarriak egiten ditu. Dohain horiek lagun, Erresuma Batu osoan ibili da biran, bai eta Europan ere, eta soldout kartela jarri du hainbat agertokitan, zeinak Birdy, Kaleo eta Rae Morrisekin partekatu dituen.
DOM LA NENA
Pop-World, BRASIL / FRANCIA
Azaroak 21-24
Azaroak 24 , BILBAO
“Tempo”, Dom La Nenaren album berria, prest dago. Abesti gehienek doi-doi gainditzen baitute hiru minutuen langa. Nolanahi ere, Brasilen jaiotako eta Parisen bizi den abeslari, musikagile eta biolontxelo-jotzaileak une-sorta txikia eta gardena sortu du, zeina, zenbaitetan, eguzkitsua, eta, maiz, ameslaria den, eta beste batzuetan, berriz, brasildarrek saudade hitzaz adierazten duten nostalgia ederrarekin loturik dagoen.
TIM EDEY
Folk, GRAN BRETAÑA
Abenduak 19-22
Abenduak 22, BILBAO
Tim Edey (“Urteko Musikaria” saria 2012an – BBC Radio 2-ko Folk Sariak) instrumentu anitz jotzen dituen musikari eta abeslaria da. Birak egin ditu mundu osotik zehar, eta gaur egungo musikari zelta garaikide handienekin grabatu egin du, esate baterako, The Chieftains, Christy Moore, Sharon Shannon, Natalie MacMaster, Altan, Capercaillie..Tim nazioarteko esparruan izar bihurtu da norberak irabazitako merituagatik, 17 urtetan zehar egindako lan gogorragatik. Gaur egun, askok folk historian gitarrajole eta soinujole onenetarikoen artean dagoela diote (melodeoia jotzen du), eta , noski, folk musikari garaikideen artean.
ELLIOTT MURPHY &
OLIVIER DURAND
Rock, USA
Urtarilak 09-19
Urtarrilak 10 , LEIOA
Urtarrilak 11 , SANTANDER
Urtarrilak 12 , BILBAO
Urtarrilak 17 , MADRID
Urtarrilak 18 , MADRID
Rockaren historiako pertsonaia apartekoenetakoa. Rock musikako konpositore grinatsu, kultu eta adimentsuenetakotzat jo izan da. Bruce Springsteen eta Lou Reed-en lagun pertsonala. Olivier Durand bere laguntzaile banaezinarekin joaten da.
ELINA DUNI &
ROB LUFT
Folk-Jazz, SUIZA-ALBANIA / GRAN BRETAÑA
Urtarrilak 23-26
Urtarrilak 26 , BILBAO
Elina Duni abeslari suitzar famatua da, sari ugariren irabazlea. Rob Luft, berriz, gitarrista birtuoso eta txalotua da, zeinari etorkizun oparo baino oparoagoa iragartzen dioten Londresko egungo jazz-esparru gero eta zabalagoan.Elkarrekin, folk-musikan zeharreko bidaia proposatzen digute. Ahotsari dagokionez dakartzaten gozotasunak eta aberastasunak kolore zolia ematen diete folk-kanta atenporal hauei, egun sortuak izan balira bezala entzuten direnei. Oraingoan, bikoteak “Songs of Love and Exile” (2015) dakarkigu, elkarrekin grabaturiko azken bilduma, hain zuzen.
SARAH MCQUAID
Jazz-Folk, USA / GRAN BRETAÑA
Otsailak 06-09
Otsailak 09 , BILBAO
Sarah McQuaid-k kritika ugari eta bikainak jaso izan ditu bere ahotsagatik (malta-whiskiarekin eta txokolate urtuarekin alderatu izan dute behin baino gehiagotan), baita publikoarekin ederki moldatzeagatik eta bat egiteagatik ere. Bilduma berrian, abeslari eta konpositoreak jotzen dituen instrumentuen kopurua handitu du, pianoa, gitarra elektrikoa eta bateria erantsita.
IONA FYFE TRIO
Folk, Escocia
Martxoak 05-08
Martxoak 08 , BILBAO
Aberdeenshireko folk-abeslaria, Iona Fyfe, Eskoziako balada-kantari onenetakoa bihurtu da, sakonki errotua herrialdeko ipar-ekialdeko ahots-tradizioetan. Berak irabazi du Urteko Abeslari Eskoziarraren saria, MG ALBA 2018 Eskoziako Musika Tradizionaleko Sariak-ek emana, eta “Eskoziak eskaintzeko dituen gauzen arteko onenetakoa” dela esan dute (Global-Music.de) berari buruz.
BIANCA GISMONTI TRIO
World-Folk, BRASIL
Martxoak 26-29
Martxoak 29 , BILBAO
Bianca Gismonti Trio bere hirugarren albumera iritsi da, mundu osoan barrena nabigatuta, sustrai brasildarrak bidelagun. “Desvelando Mares” (Hungarian grabatua) zenbait herrialdetako soinuetan inspiratu da. Dibertsitate handiko familiatik etorrita , Biancak nahasketa horretatik lor daitekeen oparotasuna miresten du. “Betidanik, loturak bilatu izan ditut, eta dibertsitatean batasuna erdietsi nahi izan dut. Hori guztia, betiere, Brasileko nire lurraldeekiko erroak eta identifikazioa oinarri” dio artistak.
HAT FITZ AND CARA
Folk-Blues, AUSTRALIA
Apirilak 16-19
Apirilak 19 , BILBAO
Hat Fitz and Cara bikote energetikoa Australiako ‘roots’ musikaren esparruko artista talentudunetako bik osatuta dago. Senar-emazte hauek 10 urte daramatzate mundu osoan zeharreko birak egiten, jaialdietan jotzen eta, Queenslandeko Sunshine Coasteko hego-ekialdeko barrualdean duten operazio-basean, diskoak grabatzen. Oraingoz, ez dirudi erritmoa motelduko dutenik.
MARTYN JOSEPH
Cantautor, GALES
Maiatzak 07-10
Maiatzak 10 , BILBAO
Martyn Joseph artista paregabe eta bikaina da. Ahaztu kantautoreei buruz ustez dakizuna. Gizon honek eta bere gitarrak soinu transzendental baino transzendentalagoa sortzen dute, bizia, liluragarria eta grinatsua. Dela berrehun lagunen aurrean, dela hogei milaren parean, publikoa beti geratzen da pozarren.
MAURICE DICKSON &
CATHERINE ASHCROFT
Folk, IRLANDA
Maiatzak 21-24
Maiatzak 24 , BILBAO
Maurice Dicksonek 30 urte baino gehiago daramatza konposatzen eta jotzen. Musikari moldakorra da, presentzia handikoa agertokian, eta gitarra jotzeko modua du bereizgarri, bai folkaren bai bluesaren esparruan; hala, zale porrokatu andana lortu du. Catherinek abiadura eta birtuosismo itzelaz jotzen ditu Uilleann gaitak (gaita irlandarrak). Bikote honek musika liluragarriz eta entretenimendu hutsez beteriko gaua bermatzen du. BIkote moduan Mochara moduan ezagutzen dira.
KATE RUSBY
Folk, GRAN BRETAÑA
Ekainak 04-07
Ekainak 07 , BILBAO
Folk-musikaren zeruertz zoragarriko izar guztien artean, gutxi batzuek dute Kate Rusbyren (Yorkshire, Ingalaterra) distira. 25 urteko musika-ibilbidean zehar, folk-kantagintza tradizionaleko kantari onenetakoa bilakatu da, baita konpositore original eta hunkigarrienetakoa ere.