MUSIKA

NOVATO - SALDA DAGO - CHARLES COOPER - THE BILBAO ALLSTARS BACKING BAND -THUNDER CLAP DJ SET
NOVATO - SALDA DAGO - CHARLES COOPER - THE BILBAO ALLSTARS BACKING BAND -THUNDER CLAP DJ SET
KontzertuakNovato – Salda Dago – Charles Cooper – The Bilbao Allstars backing band -Thunder Clap dj set
Eguna/Ordua
2016/11/17
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 7 EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 10 EUR

Sarrerak Erosi

NOVATO
SALDA DAGO
CHARLES COOPER
THE BILBAO ALLSTARS backing band (Inigo Elexpuru baterian (Akatz), Roberto Bartolome gitarran (BDF / Lone Ark), Gorka Sanchez baxuan (Tacumah Reggae Band), Charles Cooper Chop saxofoian (Berta Bittersweet / Thunder Clap Records), Carlos Rey tekletan (Upper Cut Band / Ekoizlea Thunder Clap Records-en) eta Gorka Fernandez (Jahsta, Lone Ark, BDF) soinu mahaian zuzenean Dub egiten)
THUNDER CLAP dj set

Novato, 10 urte baino gehiagoko ibilbideaz, Euskal Herrian gaur egun egiten den jamaikar musikaren erakusle nagusiena dugu. Oholtza gaineko bere estilo amorratu eta indartsuagatik ezaguna, bere azken singleak, Amatxu, 80ko hamarkadako reggae soinu berezkoa du. Kontzertuan bere doinu arrakastatsuenak errepasatuko ditu eta Thunder Clap Records zigiluarekin argitaratuko duen hurrengo diskoaren aurrerapena egingo du, kanta berriak interpretatuz.Salda Dago euskarazko zein espainierazko reggae-aren etorkizun moduan goraipatua izan da. Bere lehen lana argitaratzekotan dago, bertan Los hombres de mañana kanta agertzen da, interneten birala bilakatu eta 2014ko Benicasimeko Rototom Sunsplash jaialdian urteko kanta izendatu zutena. Bere EParen argitaratzea 2017rako aurreikusia dago eta azaroan agertuko da bere single berria Las dos caras.
Charles Cooper Chop ezaguna egin da bilbotar musikarien zirkuituan. Bilboko Jazz eskolan irakaslea, Joshua Edelman-en hirukoteko partaide, Fermin Muguruza, Lauryn Hill eta Dianna lagundu ditu eta gaur egun Berta Bittersweet-en bandako partaide da eta erregulartasunez jotzen du Espainiako reggae ekitaldietan bere jazz ukitua bai eta hip hop MC moduan duen esperientziaren indarra erantsiz.
The Bilbao All Stars luxuzko ekipoa da. Proiektu ezberdinetako lagunak biltzen ditu: Inigo Elexpuru baterian (Akatz), Roberto Bartolome gitarran (BDF / Lone Ark), Gorka Sanchez baxuan (Tacumah Reggae Band), Charles Cooper Chop saxofoian (Berta Bittersweet / Thunder Clap Records), Carlos Rey Surman teklatuetan (Upper Cut Band / Thunder Clap Records-eko ekoizlea) eta nahaste-mahaian eta zuzenean dub-a egiten Gorka Fernandez (Jahsta, Lone Ark, BDF).


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago