NITAI HERSHKOVITS TRIO
Nitai Hershkovits Trio

Askoren iritzian, Nitai Hershkovits piano-jotzailea da jazz garaikideko figura liluragarrienetako bat. BBCk ?talentu total? gisa deskribatu zuen, eta jazza, musika klasikoa eta abangoardiako soinu-paisaiak uztartzen ditu, bere lengoaia musikal propioa sortzeko. Bere eite delikatu eta dotoreak askotariko emozio eta kontrasteak hedatzen ditu. Estreinako lana, Call on the Old Wise (2023), ECM diskoetxearekin kaleratu zuen, eta harekin bere belaunaldiko piano-jotzaile garrantzitsuenetako bat bihurtu da Hershkovits.

Hershkovitsen eta Rossyren kolaborazioa elkarrekiko errespetuak eta sakontasun musikalak ezaugarritzen dute. Bi-biek dute bat-batean eta bikaintasun artistiko gorenari uko egin gabe sortzeko gaitasuna. Tamuz Dekel hirugarren musika-tresnaz arduratzen dela, muga tradizionalak gainditzen dituen hirukote zoragarria dugu aurrean.

Nitai Hershkovits (pianoa), Tamuz Dekel (gitarra), Jorge Rossy (bateria)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Apirila
Asteartea
Victoria Eugenia Club
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago