MUSIKA
Kmon
ROJO CANCIONERO
Rojo Cancionero Elorrio
Azkenean heldu da eguna. Pandemiak egurtu gaituen urte latzak pasatuta, berriz ere betiko martxa hartzen saiatzen gabiltza. Horretarako, auzokideok batu eta berriz ere GauGiro-ko kontzertuak antolatu ditugu. Azken urteetan bezala, Portalekua, Bikale eta Zubi tabernen elkarlanari esker izango dugu hau egiteko aukera. Kontzertuak uztaileko PINTXOPOTEAK girotzeko asmoarekin antolatzen ditugu Euskal Herriko eta kanpoko musikari lagunekin, estilo anitza eta publiko guztiarentzat. Honetaz gain, gurean afaltzeko aukera izango duzue eta GauGiroa luzatzeko aukera ere bai. Bertotik pasa eta esku zabalik jasoko zaituztegu. Hurbildu PORTALEKUA, ZUBI eta BIKALERA!

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago