MUSIKA

KUTXA BELTZA: HOLLIS BROWN (GOIKO ARETOAN)
KUTXA BELTZA: HOLLIS BROWN (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKutxa Beltza: Hollis Brown (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2015/11/10
asteartea
20:30

Ateak 20:00etan zabalduko dira.

Doako sarrera

2009an sortu zirenetik, Hollis Brown New Yorkeko banda, amerikar rock n' rolleko gazte talderik liluragarrienetako bat da. “3 Shots” da bere disko berria, eta osatzen duten 11 abestiek sormen jauzia markatzen dute; kanten artisautza melodikoa, elektriko eta akustikoaren arteko testurak, letra zorrotzak... Baita country diva berria den Nikki Lanerekin dueto bat eta Bo Diddley rock n' roll aitzindari mitikoaren kolaborazioa ere. Bob Dylanen eragina agerikoagoa da, eta bere hiri-heziketaren eta blues tradizionaleko eragin musikalen sustraien arteko nahasketa ere topa dezakegu. Baina blues-ak ez ezik, pop-ak ere presentzia handia du Hollis Browen musikan. Musikari hauek osatzen dute banda: Mike Montali (ahotsa, gitarra); Jonathan Bonilla (gitarra); Dillon DeVito (baxua, ahotsa); Andrew Zehnal (bateria); eta Adam Bock (teklatua, ahotsa).


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago