MUSIKA

KUTXA BELTZA: OLD 97'S (GOIKO ARETOAN) (DATA ALDAKETA)
KUTXA BELTZA: OLD 97'S (GOIKO ARETOAN) (DATA ALDAKETA)
KontzertuakKutxa BeltzaKutxa Beltza: Old 97′s (goiko aretoan) (DATA ALDAKETA)
Eguna/Ordua
2015/07/14
asteartea
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 EUR

Sarrera erosi

90eko hamarraldian Uncle Tupelo, Green on Red, Jayhawks eta Son Voltekin batera alternative countryko aitzindari, Old 97's taldeak musika genero gama zabaletik hartzen du bere inspirazioa; cowpunk bizkorrenetik power pop doinuetara. 1993an Rhett Miller eta Murry Hammondek Dallasen osatuta, Old 97's taldearen lanek oso kritika onak jaso zituzten hamarraldi horretan zehar, baina ez zen salmenta-kopuruan era berean islatu. Hala ere, horrek seguruenik salbatuko zien bizitza; euren soinua sendotu zuten, eta indartsuagoak bihurtu ziren zuzenekoetan. Rhett Miller talde-buruak mende honen hasieran bakarkako lanari ekin bazion ere, hasierako kide berberek jarraitzen dute gaur egun. Iaz "Most Messed Up" disko berria kaleratu zuten. Austinen grabatua, 12 kantak osatzen dute lana, eta The Replacements-eko Tommy Stinson eta Neko Case-ko Jon Rauhouseren kolaborazioak ere izan ditu. "Most Messed Up"-en kaleko melodiarik xarmagarrienak zartada elektrikoen bidez azkartzen dira, powerpop eta gitarra akustikoak batera doaz eta amerikar sustraiak ere antzematen dira bizi-energia rock´n´rollzale horren atzean.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago