MUSIKA

FUNDACIÓN TONY MANERO - MAKALA JAZZ FUNK BAND
FUNDACIóN TONY MANERO - MAKALA JAZZ FUNK BAND
KontzertuakFundación Tony Manero – Makala Jazz Funk Band
Eguna/Ordua
2015/05/28
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, www.atrapalo.com)
Txarteldegia: 15 EUR

Sarrera erosi

?FUNDACIÓN TONY MANERO
“Superficial” disko berriaren aurkezpena?

Fundación Tony Manero itzuli da “Superficial” disko berriarekin. Lan honetan 80ko hamarkadako disco soinua eta elektro-funk topatuko ditugu; festa-giroa eta dantza egiteko musika, sintetizadore garratz, piano digital, erritmo-kutxa primitibo eta haize siku eta zorrotzeko riffez betetako 10 abestitan.

MAKALA JAZZ FUNK BAND
“Xake!” disko berriaren aurkezpena

Makala Jazz Funk Band? taldea DJ Makalaren egitasmo berria dugu. Zarauzko musikari ezagunaren taldea musikari eskarmentudunek osatzen dute: Antxon Sarasua (teklatuak), Ander Zulaika (bateria), Oihan Lopetegi (ahotsa), Martin Asarian (gitarra) eta Mikel "Makala" Unzurrunzaga (baxua). 50 eta 60ko hamarkadako jazz eta rhythm'n'blues doinutik hasita 70eko hamarkadako groove funk eta disco soul-era entzun daiteke euren errepertorioan. 2015eko udaberrian Makala JF Band egitasmoak "Xake!" izeneko bere lehen lan luzea plazaratuko du.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Natalia Lacunzak ‘Operación Triunfo’ saioaren 10. edizioan parte hartu zuen, 2019an l... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago