Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.
Sarrera: 10 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Sarrera erosi?RAFA BERRIO
“Paradoja” disko berriaren aurkezpena
??Rafael Berriok (ahotsa eta gitarra), Rafa Ruedak (gitarrak), Joseba B. Lenoirrek (gitarrak), Fernando Lutxo Neirak (baxua) eta Felix Buffek (bateria) lagunduta, “Paradoja” lan berria plazaratuko du Kutxa Beltza espazioan. Berrio literaturari dagokionez azken hamarraldiko diskorik bikainenetakoaren egilea da; ezohiko esperientzia da “1971″ (Warner), bere sentimentu-agerpen gordin, aire frantses eta espiritu rockeroaren arteko nahasketagatik. Azken lanean, “Paradoja” izenekoan, Berriok ispilu bat topatzen du; bertan, denboraren joana eta bere etsipenak islatzen ditu, eta helduaroko egia horiei ironia eta erlatibismo-dosi handiak ezartzea erabaki du.

