Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.
Doako sarrera
?SEIURTE
“Ezpalak” disko berriaren aurkezpena
Inoizko sonoritaterik trinkoenaz ageri zaigu Seiurte taldea? “Ezpalak” izeneko disko berrian. Aurrepauso galanta. Ezagun? da, betidanik, Seiurteren ahalmen handia melodia distiratsuak?hegan jartzeko, oinarrituta, beti ere, instrumental oparo eta ?sendoen gainean. “Ezpalak”en baina, taldeak lortu du haratago joatea ere, orain arte Seiurteri ezagutzen genizkion? bertuteak, hala melodikoak nola erritmikoak, modu ezin ?bateratsuago batean ageri zaizkigulako disko berrian bilduta, ?taldeak inoiz erakutsi duen nortasun artistikorik sendoenaren? aurrean gaudelarik. Zortzi dira diskoko kantu-ezpalak,? esan bezala, sonoritate-enbor trinko batetik sortuak. Seiurte? bere onenean. (Fermin Etxegoien, kazetaria)

