Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 10 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 13 EUR
The Silver Shineko gitarra eta ahotsak, Ati Edgek, badu poiektu pertsonal berria; oraingo honetan The Shadowbirdsek lagunduta dator eta 50eko hamarkadako rock and rollik ilunenaren aldeko apustu egiten du, 60eko hamarkadako garaje rock and roll eta 80ko old school psychobilly ukituekin. Sekulako soinua duen nahasketa izugarria. Besteak beste, Lee Rocker (Stray Cats), Dead Elvis, Koffin Kats, The Jet-Sons, Mystery Gang eta The Quakesekin partekatu dute eszenatokia, eta generoko festibal handietan ere parte hartu dute: Potsdameko Psychomanian, Kieveko Ukrabilly Bangen edo Pragako Moonlight Mayhemen.

