Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.
Goiko aretoan
Aurresalmenta: 12 EUR(Kafe Antzokia, Ticketea.com)
Txarteldegia: 15 EUR
The Brains taldea lehen aldiz izango duru gure artean. Canadako psychobilly horror-punk talderik hoberena da eta gau honetan hurbiletik ikusteko aukera izango dugu, gure klubean, Kafe Antzokiko goiko aretoan. The Brains taldea hainbat talderekin aritu da biran, besteak beste, Mad Sin, The Offspring, The Reverend Horton Heat, The Real McKenzies edota The Creepshow moduko taldeek aukera izan dute beraien zuzeneko ikusgarriaz gozatzeko. “The Monster Within” deitzen da beraien lanik berriena eta bertan 50eko hamarkadako rockabilly doinuak surf, punk, rock’n'roll eta psychobilly musikarekin uztartuta entzun ditzakegu. Ez galdu beraien zuzenekoa!

