MUSIKA

MORAU ETA BEÑARDO - GOIKO ARETOA
MORAU ETA BEñARDO - GOIKO ARETOA
KontzertuakMorau eta Beñardo – Goiko aretoa
Eguna/Ordua
2015/01/22
osteguna
20:00

Goiko aretoan
Ateak 19:30ean zabalduko dira

Morau eta Beñardo
“Arrainentzako Himnoak” disko berriaren aurkezpena

"Arrainentzako Himnoak" lan aurkeztuko digute Andoni Tolosa "Morau" eta Beñardo Goietxe musikariek.  Bertan 16 kantu berri landu dituzte, tartean bi bertsio; Enarak taldearen "Ama" eta The Smiths taldearen "There Is A Light That Never Goes Out”. Tartean, Mikel Peruarena idazlearen "Pozaren Dotriña" musikatu dute. 2010ean Agotak taldea desegin ondoren hasi zen indarra hartzen Beñardo eta Morauren arteko elkarlanean oinarritutako lana burutzeko aukera. Lau urte igaro dira berau burutu ahal izateko. Lehenengo fase batean, 2012ko otsailetik- 2013ko udazkenera, azpiegiturak prestatu, alde grafikoa landu, kantuak egin (Morau), eta bigarren batean, 2013ko udazkenetik aurrera, bien artean moldatu, egokitu eta azken ukituak eman zizkieten kantuei. Kantu horiek, azkenik, 2014ko udaberrian grabatu zituzten, Saran, Iñigo Irazoki teknikariarekin.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Natalia Lacunzak ‘Operación Triunfo’ saioaren 10. edizioan parte hartu zuen, 2019an l... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago