MUSIKA

WANDA JACKSON - BERTAN BEHERA
WANDA JACKSON - BERTAN BEHERA
KontzertuakWanda Jackson – BERTAN BEHERA
Eguna/Ordua
2014/09/12
ostirala
22:00

BERTAN BEHERA 

Wanda Jackson

Ostiraleko Wanda Jacksonen kontzertua bertan behera gelditu da Wandaren osasun arazoak direla medio. Abeslariak Europako bira bertan behera utzi behar izan du. Kafe Antzokiaren izenean laster sendatzea opa diogu eta ea aurrerago etor daitekeen. Sarreren dirua horiek erositako saltokietan itzuliko da. Barkatu eragozpenak.

Hank Thompson country abeslariak irratian Wanda Jacksonen ahotsa entzun bezain pronto, The Brams Valley Boys taldean sartzeko eskatu zion. Horrela hasi zen Wanda Jacksonen ibilbidea.

1937an Maud (Oklahoma) hirian jaioa, Decca zigilu ospetsuarekin sinatu zuen eta Elvis Presley-en lagun mina ere izan zen. Elvis Wandaren ahotsarekin liluratu zen eta bere estilo musikala aldatzea gomendatu zion, musikaren etorria aldatuko zuen estiloa jorratzera bultzatuz: Rock'n'Rolla. Handik gutxira Capitol zigiluarekin sinatu zuen Jacksonek.

Gerora etorriko zena rock'n'rollaren historia da. Gaur egun Wanda Jacksonek musika munduan jarraitzen du, sarritan musikari ospetsu askorekin kolaborazio lanak burutzen. Kasuan kasu, Jack White, The Cramps, Lee Rocker edo Elvis Costellorekin lan egin du.

Wanda Jackson ezinbesteko emakumea dugu XX. mendean eman zen musikaren eraldaketa ulertzeko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago